Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

kuetoane

13/05/2008 GMT 1

la fontaine Ermintxu, Petra eta Astoa

kuetoane @ 18:53

Behin Ermintxu, Petra eta Astoa azokara zihoazen. Ermintxu eta Petra astoari makil batean zintzilikaturik zeramaten, baina bidean nekazari batekin egin zuen topo.

-Astoa daramazue eta oinez azokara joaten. Orduan Petra ermintxuasto gainean jarri eta Petra oinez  joan zen. Ondoren Petrosekin topo egin zuten esan zien.

Ermintxu astoan eta gazteena da baina Petra zaharragoa eta oinez. Orduan Ermintxu astotik jaitzi eta Petra igo zen.

Baina azkenean biak asto gainean azokara joanziren.

Ze egin zuk nahi duzuna ezs bestea pentsatzen dutena.

06/05/2008 GMT 1

Ermintxu eta Kuetoman

kuetoane @ 18:43

Behin Ermintxu etxetik irten zen amonaren etxera joateko. Bidetik Kuetomanekin egin zuen topo, eta Kuetomanek nora joaten zen galdetu zion Ermintxuri. Ermintxuk erantzun zuen: -Nire amonaren etxera, gaixorik dagoelako. Kuetomanek esan zion bide hartatik motzago zela baina gezurra zen.Esandako bidea luzeena zen, motzeena, kuetomanek hartu zuena. Ermintxuren amonaren etxera heltzean kuetomanek amonari armairuan itxi zion eta  bera ohean sartu zen.Ermintxu heltzean bere amonaren etxera Kuetomani galdera batzuk egin zizkion baina berak pentsatzen zuen bere amona zela. Esan zion:

-Zein belarri handiak dituzun?

-Zu hobeto entzuteko.

-Zein begi handiak dituzun?

-Zu hobeto ikusteko.

-Zein sudur handia duzun?

-Zu hobeto usaintzeko.

-Zein aho handia duzun?

-Zu hobeto jateko!!!!!!

Orduan ermintxu korrika hasi zen eta kuetoman bere atzetik. Baina ehiztari bat agertu zen eta kutomani ipurdian tiro egin zion. Kuetoman korrika joan zen  eta horrela jarraibide on bat hartu zuen. Azkenean amona armairutik atera zioten eta oso pozik bizi izan ziren Ermintxu eta bere amona betirako.

24/04/2008 GMT 1

ane eta igone

kuetoane @ 09:58

kaixo informatika gelan nago Igonerekin. jajajajajajajaja agur!!!!!!!!!

obuluak

kuetoane @ 09:57

Zientzialariak bi ikerketen ondorioetatik abiatu dira. Batetik, ‘zain’ dauden obuluak hiltzen direnean, inguratzen duen mintza ere hil egiten dela hartu zuten kontuan; mintz horrek emankortasuna izateko ezinbestekoak diren estrogenoa eta beste hainbat hormona sintetizatzen ditu. Bestetik, hidrokarburo aromatiko poliziklikoek (tabako-kearen osagai batzuk) saguen obuluak hiltzen dituztela ikusi zen beste ikerketa batean.
Orain, bi ideia horiek lotu dituzte esperimentu berri batzuk diseinatzeko. Lehen esperimenturako hipotesia hau zen: aipatutako hidrokarburoek apoptosia (zelulak ‘bere buruaz beste’ egiteko duen prozedura) martxan jartzen dute. Ikertzaileek hidrokarburoen hartzaile diren ADNaren bi gune espezifikoak aurkitu zituzten. Gune horietan lotuta, hidrokarburoek kate-erreakzio genetiko bat eragiten dute, eta erreakzioaren ondorioa apoptosia da. ADN-zati hori zelula guztietan dago, baina obuluetan bakarrik gertatzen da erreakzioa.
Hurrengo urratsean, ikertzaileek saguen obuluei bi ADN-zati horiek kendu eta hidrokarburoekin tratatu zituzten. Obulu horiek ez ziren hil. Azkenik, ikertzaileek jokabide hori emakumezkoengan ere probatu dute, eta aurreko esperimentuaren ondorio bera atera dute. Beraz, hidrokarburo aromatiko poliziklikoen eta obuluen arteko elkarrekintza oso espezifikoa da; izan ere, ADNaren hainbat guneren mendekoa da. Ikerketa horrek tabakoaren efektuari aurre egiteko metodoren bat bilatzeko bide berriak eskaintzen ditu.

energia

kuetoane @ 09:56

Energia lana egiteko materiaren ahalmena da, beroa sortu, argia egin eta mugimendua eragitea ahalbidetzen duena.
Kontzeptu zientifiko bat da “aldakuntzak eragiteko ahalmenarekin” lotuta dagoena. Hala ere hitz bera zientziaren testuingurutik at ere maiz erabilia da. Zientzia arloan erabilpen zehatza eta esanahi doia ditu baina esparru ez-zientifikoetan askotan ez da zehetasun bera aurkitzen.
Zientziari dagokionez izari abstraktua da, sistema itxi baten estatu dinamikoarekin lotuta dagoena eta denboran zehar aldaezin agertzen dena. Esate-baterako zera esan daiteke: energia zinetikorik gabeko sistemak geldi daude. Sistema bat hasierako egoera batetik geroko egoera batera eramateko behar den lana, magnitudeari dagokionez, sistema horrek izan duen energiaren aldakuntzaren parekoa da.

ekosistema

kuetoane @ 09:55

Hezeguneak edo leku hezeak orohar, bai itsasaldekoak eta bai barrualdekoak ere, biosferako ekosistemarik berezienetakoak dira, eta aldi berean ahulenetakoak ere. Hauen artean aipa daitezke padura ekosistemak.
Padurak ibai bokaletan eratzen dira, landaredi fanerogamaz estaliriko lur eremuak dira, eta itsas uraren aldian-aldiko urgaineztatzea jasaten dute. Eremu hauek marea hiletan sedimentuak marea goreneko maila heltzen duenean sortzen dira. Ibaietatik eta itsasotik datozen materialak pilatuz doazen moduan lur eremu horiek landare eta animaliaz kolonizatuak izan daitezke. Deposizio eta sedimentazioa aurrera doala landare eta animalia espezie ezberdin gehiago finkatzen doaz.
Padurak orokorrean dibertsitate baxuko baina ekoizpen primario eta singularitate altuko eremuak dira. Paduretako lurzoruek gazitasuna eta aldian-aldiko ureztapena dute berezitasun, eta bertan espezie askoren garapena mugatuta dago. Itsas bazterreko baldintza gogorrak, baldintza salinoak, haize gogorrak, oxigeno falta, materia organikoaren akumulazio eskasa, besteak beste, landarediaren hazkuntza muga dezaketen baldintzak dira.

digestio-arazoak

kuetoane @ 09:54

Eserita eta patxada ederrean bazkaltzeko garai onak ez dira hauek. Daramagun bizimodu azkarregiak hori galarazten du sarri asko. Eguneroko presari osasunez kontrako elikabidea  gero eta ohikoago bihurtzen ari zaiguna, gainera eransten zaionean, mahaiondo txarrak, urdaileko minak, bihotz erreak eta bestelako digestio-arazoak sortzen edo ugaltzen dira. Gehiegikeriak luzaro irauten badu, elikadurarekin loturiko patologiak -gaitz kardiobaskularrak, diabetesa, hipertentsioa, gizentasuna, digestioaren alterazioak, etab.- agertu edo garatzeko arriskua orduan eta gorriago bilakatuko da. Digestio-arazoek gaurkotasuna hartzen dute Eguberri eta horrelako garaietan, salbuespenezko egun horietan gehiegikeriari ihes egitea ez baita kontu erraza. "Gero gerokoa" aitzakiak janari eta edari larregi hartzeko ateak zabaltzen dizkigunez, digestio-ezbeharrik nozitzeke irautea ia-ia ezinezko gertatzen da. Gogora dezagun oturuntza handiek eta elikagaiak azkarregi irensteak ohiko lana baino askoz ere gehiago egitera behartzen dutela urdaila: horrek ondoeza eta pisutasuna ondorioztatzen digu. Jarraibide errazak kontuan hartzeak digestio-arazoak prebenitzen lagunduko digu.
Elikagai edo jaki gantzatsuegiak (frijikiak eta olio nahiz koipe gehiegi daukaten prestaketak), saltsaz (esne-gaina, gazta, maionesa...) hornitutakoak, ongarri ugari dituzten jakiak, minegi edota gozoegiak, ohi baino digestio mantso eta astunagoen eragile izaten dira. Horrez gainera, janarien ordutegia zorrozki betetzen ez badugu (adibidez, gaur gosaldu ez, bihar bazkariari saihets egin, etzi sekulako afaria...), kaos horren faktura gure digestio-aparatuak ordainduko du.
Estresa ere ez dute urdaileko gaitzek adiskide ona, ikerlan ugarik estresa eta urdail-hesteetako gaitzak (ultzera, gorako eta beherakoak, gastritisak...) lotu izan dituztelarik. Beraz, elikadura ona egiteaz gainera, bizimodu lasaiagoa eta estresari ihes egiten ikasteak berebiziko garrantzia dauka. .
Aztura benetan osasuntsutzat jotzen den arren, siesta bazkaldu eta berehalaxe egiten badugu edota 15-20 minutu baino gehiago irauten badu, esnatzean janaria digeritu gabe daukagun sentsazioa, buruko mina, bihotz errea eta ondoeza nozituko ditugu, seguruenik. Zergatiak agerian dira: lo gaudela mantsoago funtzionatzen du denak -baita digestioak ere- gure organismoan eta, horizontalean etzanik, gure azidoak urdailetik hestegorrira errazkiago igarotzen dira (errefluxua). Horrelakorik gerta ez dadin, ohean etzan ordez, siesta laburra besaulkian eserita egin beharko dugu.

birikiak

kuetoane @ 09:53

Bihotza bizitzeko organo nagusietakoa da, berak ponpatzen baitu odola giza gorputzaren atal guztietarantz. Aparatu kardiobaskularraren atal nagusia da, beraz.
Bihotzaren muskuluak miokardioa izena du. Perikardioa, aldiz, organo honen inguruan dagoen ehuna da.Toraxaren barruan dago, erdialdean kokatuta, alboetan birikak dituela, azpian diafragma (abdomenetik banatzen duena) eta gainean timoa.
Garbituko duen odola, aldiz, kaba zainetik iristen da bihotzera.Arteria koronarioak dira organo hau irrigatzen dutenak.
Bihotzaren mugimenduak.
Bihotzak bi mugimendu nagusi egiten ditu: Sistolea edo uzkurdura eta diastolea edo erlaxazioa. Hauen arabera, 4 soinu fisiologiko edo normal entzun daitezke fonendoskopioarekin:
· S1: Sistolearen hasiera eta diastolearen amaiera markatzen ditu.
· S2: Sistolearen amaiera eta diastolearen hasiera markatzen ditu.
· S3: Diastolearen lehenengo zatian entzuten da.
· S4: Diastolearen bigarren zatian entzuten da.
Bestela, murmurioak dira soinu patologikoak, gaixotasuna adierazten dutenak.
Bihotzaren sistema elektrikoa.
Honek taupada-markagailuaren funtzioa betetzen du. Gaixotzen denean, arritmiak agertzen dira.
Gasen trukea.
Alde batetik, oxigenoa (O2) eta elikagaiak dituen odola arterietatik banatzen da gorputzean zehar, organo guztietan, beti ere bihotzak bidalitako bultzadekin (taupadak). Hauxe da ibilbidea eskematikoki: Birikak - Biriketako zainak - Ezkerreko aurikula - Ezkerreko bentrikulua - Aorta arteria - Arteria periferikoak. Organoak.
Bestetik, organo guztietatik bihotzera bueltan, karbono dioxidoa (CO2) eta hondakinak bidaiatzen dira zainetatik. Hauxe da ibilbidea eskematikoki: Organoak - Zain periferikoak - Kaba zaina - Eskuineko aurikula - Eskuineko bentrikulua - Biriketako arteriak - Birikak.

arnasketa

kuetoane @ 09:53

Eguneroko bizitzean arnasketak iraunarazte soila baino garrantzi askoz handiagoa baldin badu, zenbait doktrina kontenplalarik eta teknika sofrologikoek ezagutarazi dutenez, haizezko musika tresna  baten jotzaile izan nahi duenarentzat are premiatsuago eta nabarmenago gertatzen da. Noski, bibolinistari uztaia bezala zaio haizezko musikalariari arnasketa.
Txistularion kasu konkretu honetan, harrigarri da oso inoiz inor arnasketaren azterketa sistematiko bat egitera ez abiatzea, dudarik gabe, jotzearen akats askok eta txistu irakaspenaren porrot ugariek arlo honetan baitute beren jatorria.
Egia esan, maiz erabili izan ditugun txistuek berek, hain gogorrak izaki, arnasketa arazoaren irtenbide desegokia baldintzatu eta eragin egin dute.
Txistuari dagozkion arnasketa tankerarekin hasi baino lehenago, komeni da arnasbideari buruzko zenbait ohar egitea.
-Arnasbidean honoko elementuok aurkitzen dira: sudurra eta ahoa, laringea, zintzurrestea, birikak eta diafragma (1. irudia).
1. irudia1.-Laringea2.-Zintzurrestea (trakea)3.-Eskuineko birika4.-Ezkerreko birika5.-Diafragma6.-Gibela7.-Urdaila8 eta 9.-Saihetsak10.-Esternoia
Airea sudurretik edo ahotik barruratzen da, zintzur heztetik iragaten da eta, beronen bi adarretan zehar, biriketan sartzen da. Diafragma zeharreko gihar zabal bat da eta digestio eta arnasketa soin zatiak bereizten ditu, bien artean kokatzen delarik. Bera da arnasketa higiduraren eragile nagusiena. Arnasketa higidurak bi aldi ditu, arnas gora eta arnasbehera, zeinen artean une motz batez airea blokeiatu eta etenaldi bat egiten baita. Arnas gorakoan, birikak puztu egiten dira eta handitu, bular kaiola, diafragmaren beherstzapenaren ondorioz, zabaltzen den arauetan. Saihetsen gorapena automatikoki jazotzen da.
Arnasbeherakoan, alderantziz, diafragma gora dihoa eta saihetsak behera. biriketan dagoen airearen parterik handiena atera eraziz. Arnasbeheran irteten den aire hauxe bera da, txistuaren hodian bibratzen hasiz gero, hots musikala sortzen duena.

solido bizantino

kuetoane @ 09:52

Solido bizantino
De Wikipedia, la enciclopedia libre.
El solido bizantino fue una moneda de oro creada por el emperador Constantino I el Grande (324-337). Recibe también el nombre de nomisma y bezant. Su peso es de aproximadamente 4,5 gramos, con un diámetro de 22 mm y una ley de fino o pureza de 0,900. El solido tiene dos fracciones: el semis, equivalente a ½ solido y el triente, equivalente a 1/3 de solido. En latín el plural de solido (solidus) es solidii.
Con la creación del solido bizantino, Constantino I inició una reforma monetaria que permitió estabilizar la economía del Imperio Romano que se encontraba en crisis, lo que indudablemente logró, transformándose en la base de la economía del Imperio Bizantino o Imperio Romano de Oriente. El solido mantuvo un valor constante en Occidente hasta el siglo IX, utilizándose en Oriente hasta el siglo XI como moneda de cambio en el comercio internacional.
Su prestigio se basaba en la permanencia de su peso y su pureza. Los primeros solidos (solidii) llevaban la imagen del emperador Constantino I en el anverso o cara principal y alguna alegoría pagana romana en el reverso, la que fue reemplazada luego de la legalización del cristianismo en el Imperio Romano (313) por una imagen de la cruz griega o un ángel.
Durante el reinado del emperador Justiniano II (685-695 y 705-711) las imágenes de los emperadores fueron acuñadas en el reverso, quedando una representación de Cristo en la cara principal. Entre los años 691 y 692 el califa omeya Abd al-Malik ibn Marwan acuñó una moneda llamada dinar, que tenía las mismas características de pureza y peso del solido bizantino, agudizando el conflicto político, religioso y militar existente entre el imperio Bizantino y el califato Omeya. Si bien el conflicto entre ambos poderes continuó, el año 697 el califa dispuso que el dinar llevara acuñada en ambas caras, versos del Corán.

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!