Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

kuetoane

24/04/2008 GMT 1

birikiak

kuetoane @ 09:53

Bihotza bizitzeko organo nagusietakoa da, berak ponpatzen baitu odola giza gorputzaren atal guztietarantz. Aparatu kardiobaskularraren atal nagusia da, beraz.
Bihotzaren muskuluak miokardioa izena du. Perikardioa, aldiz, organo honen inguruan dagoen ehuna da.Toraxaren barruan dago, erdialdean kokatuta, alboetan birikak dituela, azpian diafragma (abdomenetik banatzen duena) eta gainean timoa.
Garbituko duen odola, aldiz, kaba zainetik iristen da bihotzera.Arteria koronarioak dira organo hau irrigatzen dutenak.
Bihotzaren mugimenduak.
Bihotzak bi mugimendu nagusi egiten ditu: Sistolea edo uzkurdura eta diastolea edo erlaxazioa. Hauen arabera, 4 soinu fisiologiko edo normal entzun daitezke fonendoskopioarekin:
· S1: Sistolearen hasiera eta diastolearen amaiera markatzen ditu.
· S2: Sistolearen amaiera eta diastolearen hasiera markatzen ditu.
· S3: Diastolearen lehenengo zatian entzuten da.
· S4: Diastolearen bigarren zatian entzuten da.
Bestela, murmurioak dira soinu patologikoak, gaixotasuna adierazten dutenak.
Bihotzaren sistema elektrikoa.
Honek taupada-markagailuaren funtzioa betetzen du. Gaixotzen denean, arritmiak agertzen dira.
Gasen trukea.
Alde batetik, oxigenoa (O2) eta elikagaiak dituen odola arterietatik banatzen da gorputzean zehar, organo guztietan, beti ere bihotzak bidalitako bultzadekin (taupadak). Hauxe da ibilbidea eskematikoki: Birikak - Biriketako zainak - Ezkerreko aurikula - Ezkerreko bentrikulua - Aorta arteria - Arteria periferikoak. Organoak.
Bestetik, organo guztietatik bihotzera bueltan, karbono dioxidoa (CO2) eta hondakinak bidaiatzen dira zainetatik. Hauxe da ibilbidea eskematikoki: Organoak - Zain periferikoak - Kaba zaina - Eskuineko aurikula - Eskuineko bentrikulua - Biriketako arteriak - Birikak.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!