Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

kuetoane

24/04/2008 GMT 1

digestio-arazoak

kuetoane @ 09:54

Eserita eta patxada ederrean bazkaltzeko garai onak ez dira hauek. Daramagun bizimodu azkarregiak hori galarazten du sarri asko. Eguneroko presari osasunez kontrako elikabidea  gero eta ohikoago bihurtzen ari zaiguna, gainera eransten zaionean, mahaiondo txarrak, urdaileko minak, bihotz erreak eta bestelako digestio-arazoak sortzen edo ugaltzen dira. Gehiegikeriak luzaro irauten badu, elikadurarekin loturiko patologiak -gaitz kardiobaskularrak, diabetesa, hipertentsioa, gizentasuna, digestioaren alterazioak, etab.- agertu edo garatzeko arriskua orduan eta gorriago bilakatuko da. Digestio-arazoek gaurkotasuna hartzen dute Eguberri eta horrelako garaietan, salbuespenezko egun horietan gehiegikeriari ihes egitea ez baita kontu erraza. "Gero gerokoa" aitzakiak janari eta edari larregi hartzeko ateak zabaltzen dizkigunez, digestio-ezbeharrik nozitzeke irautea ia-ia ezinezko gertatzen da. Gogora dezagun oturuntza handiek eta elikagaiak azkarregi irensteak ohiko lana baino askoz ere gehiago egitera behartzen dutela urdaila: horrek ondoeza eta pisutasuna ondorioztatzen digu. Jarraibide errazak kontuan hartzeak digestio-arazoak prebenitzen lagunduko digu.
Elikagai edo jaki gantzatsuegiak (frijikiak eta olio nahiz koipe gehiegi daukaten prestaketak), saltsaz (esne-gaina, gazta, maionesa...) hornitutakoak, ongarri ugari dituzten jakiak, minegi edota gozoegiak, ohi baino digestio mantso eta astunagoen eragile izaten dira. Horrez gainera, janarien ordutegia zorrozki betetzen ez badugu (adibidez, gaur gosaldu ez, bihar bazkariari saihets egin, etzi sekulako afaria...), kaos horren faktura gure digestio-aparatuak ordainduko du.
Estresa ere ez dute urdaileko gaitzek adiskide ona, ikerlan ugarik estresa eta urdail-hesteetako gaitzak (ultzera, gorako eta beherakoak, gastritisak...) lotu izan dituztelarik. Beraz, elikadura ona egiteaz gainera, bizimodu lasaiagoa eta estresari ihes egiten ikasteak berebiziko garrantzia dauka. .
Aztura benetan osasuntsutzat jotzen den arren, siesta bazkaldu eta berehalaxe egiten badugu edota 15-20 minutu baino gehiago irauten badu, esnatzean janaria digeritu gabe daukagun sentsazioa, buruko mina, bihotz errea eta ondoeza nozituko ditugu, seguruenik. Zergatiak agerian dira: lo gaudela mantsoago funtzionatzen du denak -baita digestioak ere- gure organismoan eta, horizontalean etzanik, gure azidoak urdailetik hestegorrira errazkiago igarotzen dira (errefluxua). Horrelakorik gerta ez dadin, ohean etzan ordez, siesta laburra besaulkian eserita egin beharko dugu.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!