eguzkia
Eguzkia edo ekia eguzki-sistemaren erdian dagoen izarra da, eta guregandik hurbilen dagoena. Eguzki-sistemako planetek, lurra barne, eguzkia orbitatzen dute, baita asteroide, meteoroide, kometa eta beste hainbat objektuk ere.
Lurrean bizitzarako energi-iturri nagusia da eguzkia, bertan bizidun autotrofoek, fotosintesiaren bidez, argi-izpien bitartez bidaltzen digun energia ekoizten, Eguzkia sekuentzia nagusiko izar bat da, batez-besteko izarra baino pixka handiagoa eta beroagoa baina erraldoi urdina baino askoz txikiagoa. Eguzkiak 10.000 milioi urteko bizialdia du, eta duela 5.000 milioi urte sortu zen, nukleo- kosmo- kronologiaz zehaztu denez.

Zabaldu
del.icio.us