Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

kuetoane

24/04/2008 GMT 1

ekosistema

kuetoane @ 09:55

Hezeguneak edo leku hezeak orohar, bai itsasaldekoak eta bai barrualdekoak ere, biosferako ekosistemarik berezienetakoak dira, eta aldi berean ahulenetakoak ere. Hauen artean aipa daitezke padura ekosistemak.
Padurak ibai bokaletan eratzen dira, landaredi fanerogamaz estaliriko lur eremuak dira, eta itsas uraren aldian-aldiko urgaineztatzea jasaten dute. Eremu hauek marea hiletan sedimentuak marea goreneko maila heltzen duenean sortzen dira. Ibaietatik eta itsasotik datozen materialak pilatuz doazen moduan lur eremu horiek landare eta animaliaz kolonizatuak izan daitezke. Deposizio eta sedimentazioa aurrera doala landare eta animalia espezie ezberdin gehiago finkatzen doaz.
Padurak orokorrean dibertsitate baxuko baina ekoizpen primario eta singularitate altuko eremuak dira. Paduretako lurzoruek gazitasuna eta aldian-aldiko ureztapena dute berezitasun, eta bertan espezie askoren garapena mugatuta dago. Itsas bazterreko baldintza gogorrak, baldintza salinoak, haize gogorrak, oxigeno falta, materia organikoaren akumulazio eskasa, besteak beste, landarediaren hazkuntza muga dezaketen baldintzak dira.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!