landareak
Landareak (latinez plantae) izaki bizidunen artean talde handia betetzen dute. Gaur egun 300.000 espezie baino gehiago kontabilizatzen dira. Landareen artean zuhaitzak, loreak, belarrak eta zuhaiskak. Aristotelesek eginiko sailkapen sisteman landareak animaliak ez ziren izaki bizidun guztiak ziren, hau da, mugimendurik ez zutenak edo organo sentsorialik ez zutenak. Linnaeusen nomenklatura sisteman Vegetabilia Erreinua osatzen zuten, geroago Plantae gisa ezagutuko zena. Orokorrean landaretzat hartu ohi diren hainbat izaki bizidun azkeneko urteetan bertatik atera ditugu, adibidez onddoak eta hainbat alga talde. Gainera landareak taxonomiaren kontzeptuetatik at geratu ohi dira askotan eta horregatik zailak izaten dira definitzen eta sailkatzen.
Fotosintesia eta karbonoaren finkapena landareen eginkizun garrantzitsuak dira eta algek egindakoarekin batera ekosistemaren energia eta materia organikoaren ekoizpenaren oinarri dira. Prozesu hauen ondorioz erradikaldi aldatu da Lurreko atmosfera, proportzionalki oxigeno kantitate erraldoi bat dutena. Animalia eta bestelako izaki bizidun gehienak aerobikoak dira eta beraz oxigenoan bizi dira.
Gizakion elikaduraren parte garrantzi bat zerealek egiten dute. Gizakiok era berean fruituak, barazkiak, belarrak eta espeziak. Hainbat landare baskularrek zura sortzen du, eraikuntzan oso erabilia dena. Gainera lehen mailako negozioa da lore salmenta.

Zabaldu
del.icio.us